XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
XURI GORRIAK ETA.(
(
(
Maider, Maider... zatoz otoi... zatoz laster... (
Etorriko da bai! Segur etorriko dela....
Elkar maite ahal dugu!.
Baina horrelakoetan denetaz dudatzekoa ba da....
Nork erranen zuen, neure aitak, edozein eskale bezala etxetik kanpo ezarriko ninduela? Nork?.
Eta ama? Gaixo ama....
Jadanik seme gehiena gerlan hila izanki-ta, ez zuen beste beharragorik... Zer egin? Zer egin?.
Baina txo, norbait ba dator... (
Maider - Benat, Benat, ene maitea!.
Beñat - Berantetsia zintudan...
Maider - Gauerditan errana zenautan.
Gauerdi da orain....
Beñat - Bai... Baina hain luze zen, hain luze....
Zein zoriontsu naizen etorri baitzara....
Maider - Ez ote nautzun hitzemana? (
Beñat - Eta medikuak, zer erran dautzu... Maider - Seme bat ukanen dugula.
Beñat - Hau-berri ona! Lorietan nago.
- Eta zu? Berriz behar zaitut besarkatu!.
Oi, Maider, ene bihotza! (
Maider - Zure aitarekin ez da ezer egitekorik naski....
Beñat - Ez. Azken egun hauk biziki bortitzak izan dira.
Eta oixtian, biltzarretik etxeratu denean hainbestetaraino kexatua zen non zernahi erran baitaut eta etxetik joatea manatu!.
Maider - Gaixo Benat... Zinez maite nauzu bederen?.